XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Demagun, talka egiten duten partikulek sistema isolatua osotzen dutela.

Barne-indarrik baino ez dago.

7.9. irudian, A delakoaz, talka gertatu aurretik partikula-sistemak zuen egoera adierazi da.

B delakoaz, talka ondokoa.

Honetaz ohar bat egin behar da: Talken iraupena oso laburra ohi dela kontutan hartuz eta, bestalde, talken kausaz barne-indarrek hartzen dituzten balioak kanpo-indarrenak baino askoz handiagoak ohi direla kontutan hartuz, arbuiatu egin ohi dira bigarren hauen ondorioak, lehenengoenekin konparatuz.

Horrek ondoko kontsiderazioak egitera garamatza:

- Talkak dirauen bitartean (hau da, oso denbora-tarte laburrean, ia-ia bapatean) partikula-sistema isolatua bailitzen har daiteke.

- Talkak dirauen bitartean, arbuiatu egin daiteke kanpo-indarren lana, barne-indarren lanarekin konparatuz.

Sistema isolaturik egonik, momentu linealaren kontserbazioaren printzipioa betetzen da, hau da, .

Modu berean da, bi partikulen sistema isolaturik bait dago.

Liburu batzutan, barneko indarrek egiten duten lan hori, Q letraz adierazten da.

Q magnitude berri honen arauera, ondoko eran sailkatzen dira talkak.